lunes, 12 de diciembre de 2016

TEKNOLOGIA ESKOLETAN, BAI EDO EZ?

Gaur egun, berrikuntzaz hitz egiten dugunean, teknologia etortzen zaigu burura. Hezkuntzan ere, gauza bera gertatzen ari da. Gero eta aparailu gehiago ari dira txertatzen eskoletan. Agian, zalantzak egon daitezke benetan teknologiak gure hezkuntza eta ikaskuntza hobetuko duten esaten denean. Bideo honek, agian, ideia hau pixka bat argitzen lagunduko dizue:

SORMENA HEZKUNTZAN

Garrantzitsua al da sormena ikaskuntza prozesuan? Ikasleek ba al dute aukerarik haien sormena garatzeko gaur egungo hezkuntza sisteman? Hauen erantzuna jakiteko, ikus ezazu hurrengo bideoa:


domingo, 11 de diciembre de 2016

HEZKUNTZA ASPERGARRI BAT? EZ MESEDEZ...

Cesar Bonak azaltzen dituen hezkuntzaren erronka berriekin bat, hurrengo bideoa eskeintzen dizuet. Bideo honek, gaur egungo hezkuntza sistemaren arazoen inguruan hitz egiten digu. Arazo hauek noski, konpontzen saiatu behar gara, ikasleen motibazioa sustatzeak, arazo hauek desagertzea edo urriagoak izatea eragingo lukeelarik.


HEZKUNTZAREN ERRONKA BERRIAK

Bideo honetan, Cesar Bonak, hezkuntzaren inguruan eta batez ere ikasleen inguruan hausnartzea eragingo digu, hezkuntza, errespetuan eta ikasleengan arreta jartzean oinarritzen dela adierazten duelarik.


WALDORF METODOLOGIA


Eskeiniko dizuedan bideo honetan, Inlakesh eskolan (Mexiko) erabiltzen den Waldorf metodologia berritzailea ikusteko aukera izango duzue. Metodologia hau ezagutu nahi baduzue, ikus ezazue hurrengo bideoa:




viernes, 9 de diciembre de 2016

ERREALITATE AREAGOTUAREN ERABILPENA



Bideo honen bitartez, errealitate areagotuak Matematiketan izan dezakeen erabilpena ikusteko aukera izango duzue.





lunes, 5 de diciembre de 2016

TPACK


TPACK eredua (Technological Pedagogical Content Knowledge), TIc ak curriculumean integratzeaz arduratzen da. Eredu hau, irakasleen formakuntzari dago zuzendua eduki eta kontzeptuen irakaskuntzan zentratzen baita. Azken finean, edukien ezagutzen (content knowledge) eta ezagutza pedagogikoen (pedagogical knowledge) arteko lotura bilatzen du. Lotura honek, ezagutza eduki-pedagogikoari erreferentzia egiten dio, hau da, zer irakatsi eta nola irakatsi jakitea.

Kontuan izanda, teknologia eskoletan gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dela, ezagutza hau ez da nahikoa izango, honi, alderdi teknologikoa ere gehitu behar zaiolarik.  TPACK ereduak beraz, eduki, pedagogia eta teknologiaren arteko ezagutzak garatzea bilatzen du, hau da, irakasleak, teknologiak, irakaskuntza prozesuan modu arrakastatsu batean sartzeko  izan beharko dituen ezagutzak.

Gehiago jakin nahiean, hemen uzten dizuet bideo txiki bat: https://www.youtube.com/watch?v=A3ulligrny8