lunes, 7 de noviembre de 2016

ERREALITATE AREAGOTUA


Errealitate areagotua, errealitate fisikoaren pertzepzioa denbora errealean areagotzen duten ordenagailu-teknologiez osatzen da. Erabiltzaileri informazio aberatsagoa emateko helburuarekin, errealitatea elementu birtualekin konbinatzeko aukera ematen du.  Horrela, ingurune bat sortzen du, eta, bertan, informazio birtuala gehitzen zaie lehendik existitzen diren elementu fisikoei. Modu honetan, benetako munduaren egoera zehatz bat hobeto uler daiteke, zentzumenak, modu bisualean areagotuz.

Errealitate areagotua sortzeko, elementu erreal baten irudiak hartu eta honekin erlazionatutako bideo bat gainjartzen da. Modu honetan, mugikor, ordenagailu edo tablet baten bitartez eskaneatuz, irudia, bideo bezala ikusiko dugu.

Errealitate aregotuak bestalde, hainbat aukera eskeintzen ditu, honi, hezkuntzan, gero eta erabilpen gehiago ematen ari zaiolarik, besteak beste: Testu-liburuetako informazioa osatzeko, gailuekin jolasteko eta aukera berriak ezagutzeko, modu bisualago eta entretenigarriago batean ikasteko, garai ezberdinak kontrastatzeko (bizimodua, eraikinak…), testuak ulergarriagoak egiteko…

Behin laburpen txiki hau irakurri ostean, Aurasma herramintaren bitartez errealitate areagotua egitera animatzekotan, hemen uzten dizuet azalpen bideo txiki bat: https://www.youtube.com/watch?v=W80QIzBL7_Q

No hay comentarios:

Publicar un comentario