Gaur egun, berrikuntzaz hitz egiten dugunean, teknologia etortzen zaigu burura. Hezkuntzan ere, gauza bera gertatzen ari da. Gero eta aparailu gehiago ari dira txertatzen eskoletan. Agian, zalantzak egon daitezke benetan teknologiak gure hezkuntza eta ikaskuntza hobetuko duten esaten denean. Bideo honek, agian, ideia hau pixka bat argitzen lagunduko dizue:
lunes, 12 de diciembre de 2016
SORMENA HEZKUNTZAN
Garrantzitsua al da sormena ikaskuntza prozesuan? Ikasleek ba al dute aukerarik haien sormena garatzeko gaur egungo hezkuntza sisteman? Hauen erantzuna jakiteko, ikus ezazu hurrengo bideoa:
domingo, 11 de diciembre de 2016
HEZKUNTZA ASPERGARRI BAT? EZ MESEDEZ...
Cesar Bonak azaltzen dituen hezkuntzaren erronka berriekin bat, hurrengo bideoa eskeintzen dizuet. Bideo honek, gaur egungo hezkuntza sistemaren arazoen inguruan hitz egiten digu. Arazo hauek noski, konpontzen saiatu behar gara, ikasleen motibazioa sustatzeak, arazo hauek desagertzea edo urriagoak izatea eragingo lukeelarik.
HEZKUNTZAREN ERRONKA BERRIAK
Bideo honetan, Cesar Bonak, hezkuntzaren inguruan eta batez ere ikasleen inguruan hausnartzea eragingo digu, hezkuntza, errespetuan eta ikasleengan arreta jartzean oinarritzen dela adierazten duelarik.
WALDORF METODOLOGIA
Eskeiniko dizuedan bideo honetan, Inlakesh eskolan (Mexiko) erabiltzen den Waldorf metodologia berritzailea ikusteko aukera izango duzue. Metodologia hau ezagutu nahi baduzue, ikus ezazue hurrengo bideoa:
viernes, 9 de diciembre de 2016
ERREALITATE AREAGOTUAREN ERABILPENA
Bideo honen bitartez, errealitate areagotuak Matematiketan izan dezakeen erabilpena ikusteko aukera izango duzue.
lunes, 5 de diciembre de 2016
TPACK
TPACK eredua (Technological Pedagogical Content Knowledge), TIc ak
curriculumean integratzeaz arduratzen da. Eredu hau, irakasleen formakuntzari
dago zuzendua eduki eta kontzeptuen irakaskuntzan zentratzen baita. Azken
finean, edukien ezagutzen (content knowledge) eta ezagutza pedagogikoen
(pedagogical knowledge) arteko lotura bilatzen du. Lotura honek, ezagutza
eduki-pedagogikoari erreferentzia egiten dio, hau da, zer irakatsi eta nola
irakatsi jakitea.
Kontuan izanda, teknologia eskoletan gero eta garrantzia handiagoa hartzen
ari dela, ezagutza hau ez da nahikoa izango, honi, alderdi teknologikoa ere
gehitu behar zaiolarik. TPACK ereduak
beraz, eduki, pedagogia eta teknologiaren arteko ezagutzak garatzea bilatzen
du, hau da, irakasleak, teknologiak, irakaskuntza prozesuan modu arrakastatsu
batean sartzeko izan beharko dituen
ezagutzak.
Gehiago jakin nahiean, hemen uzten dizuet bideo txiki bat: https://www.youtube.com/watch?v=A3ulligrny8
sábado, 3 de diciembre de 2016
PEDAGOGIAREN GURPILA
Pedagogiaren gurpila,
teknologia, pentsamendua, motibazioa eta ikaskuntza metodoa lotzeko
herramintarik baliogarriena da. Honen bitartez, irakasleak, lortu nahi dituen
helburuak kontutan izanda, jarduera batzuk planteatuko ditu, jarduera horiek
gauzatzeko herramintarik aproposenak eskeintzen direlarik. Herraminta hauen
bitartez, ikasleek haien autonomia eta ikaskuntza, modu dinamiko eta
esanguratsu batean garatuko dute.
Gurpil berezi hau, barrutik kanpora irakurtzen da.
Lehenik eta behin, Bloom en Taxonomian aurki daitezkeen aditzak ditugu,
ondoren, hitz gako edo ekintzetara bideratutako aditzekin topo eginez. Behin
aditzak aukeratuta, hauek lantzeko herramintak aurkituko ditugu, azkenik, SAMR
ereduko 4 mailak topatuz.viernes, 2 de diciembre de 2016
SAMR EREDUA
SAMR eredua, Bloom-en
Taxonomiarekin lotura duen eredua da. Eredu honetan, teknologia berriaren
erabilpenarekin bat datozen 4 mailaketa bereizten dira, maila hauek, gauzatzen
diren ariketen arteko erlazioa ezartzen dutelarik: Ordezkapena, Areagotzea,
Aldakuntza eta Berdefinizioa.
Ordezkapenari dagokionez,
paperean egiten diren ariketak teknologiaren bidez egitean datza. Hau da, hemen ez dago inolako aurrerapenik.
Aregotze mailan, teknologiak garrantzia pixka bat hartzen du, liburuaren
bitartez egindako ariketetan aldaketa txiki bat nabarmentzen delarik.
Aldakuntzan iada teknologia garrantzia hartzen hasten da, nahi diren ariketak
gauzatzeko, teknologien erabilera erabakigarria izango delarik. Azkenik,
Berdefinizio mailan, gauzatu nahi diren ariketak, teknologiaren bitartez
bakarrik gauzatu ahal izango dira, teknologia gabe, hauek gauzatzea ezinezkoa
izango delarik.
Esan bezala, SAMR ereduak, lotura du Bloom-en Taxonomiarekin,
lotura hau, hurrengo argazkian adierazten delarik: BLOOM-en TAXONOMIA
Bloom- en Taxonomia, Benjamin Bloomek (1956) ezarritako
sailkapen moduari deritzo. Sailkapen hau, sei maila ezberdinetan dago banatuta,
maila hauek, ikaskuntza helburuak definitzeko oinarrizkoak direlarik.
Bloom
en Taxonomia hau, irakasleen planifikazioan oinarritzen da gehienbat,
aipatutako maila hauek, ariketetan lortu nahi diren helburuen arabera ezberdintzen direlarik: gogoratu,
ulertu, aplikatu, aztertu, ebaluatu eta sortu. Sei maila hauek, modu mailakatu
baten daude sailkaturik, Maila Baxuko Pentsamendu Gaitasunetik (LOTS), Maila
Altuko Pentsamendu Gaitasunera (HOTS) sailkatzen direlarik. Maila hauek, 6
zatitan banatutako triangelu batez adierazten dira. Beheko mailak Maila Baxuko
Pentsamendu Gaitasunak diren bitartean, goiko mailak Maila Altuko Pentsamendu
Gaitasunak adierazten dute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)