viernes, 2 de diciembre de 2016

SAMR EREDUA


SAMR eredua, Bloom-en Taxonomiarekin lotura duen eredua da. Eredu honetan, teknologia berriaren erabilpenarekin bat datozen 4 mailaketa bereizten dira, maila hauek, gauzatzen diren ariketen arteko erlazioa ezartzen dutelarik: Ordezkapena, Areagotzea, Aldakuntza eta Berdefinizioa.

Ordezkapenari dagokionez, paperean egiten diren ariketak teknologiaren bidez egitean datza.  Hau da, hemen ez dago inolako aurrerapenik. Aregotze mailan, teknologiak garrantzia pixka bat hartzen du, liburuaren bitartez egindako ariketetan aldaketa txiki bat nabarmentzen delarik. Aldakuntzan iada teknologia garrantzia hartzen hasten da, nahi diren ariketak gauzatzeko, teknologien erabilera erabakigarria izango delarik. Azkenik, Berdefinizio mailan, gauzatu nahi diren ariketak, teknologiaren bitartez bakarrik gauzatu ahal izango dira, teknologia gabe, hauek gauzatzea ezinezkoa izango delarik.
Esan bezala, SAMR ereduak, lotura du Bloom-en Taxonomiarekin, lotura hau, hurrengo argazkian adierazten delarik:


No hay comentarios:

Publicar un comentario