lunes, 5 de diciembre de 2016

TPACK


TPACK eredua (Technological Pedagogical Content Knowledge), TIc ak curriculumean integratzeaz arduratzen da. Eredu hau, irakasleen formakuntzari dago zuzendua eduki eta kontzeptuen irakaskuntzan zentratzen baita. Azken finean, edukien ezagutzen (content knowledge) eta ezagutza pedagogikoen (pedagogical knowledge) arteko lotura bilatzen du. Lotura honek, ezagutza eduki-pedagogikoari erreferentzia egiten dio, hau da, zer irakatsi eta nola irakatsi jakitea.

Kontuan izanda, teknologia eskoletan gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dela, ezagutza hau ez da nahikoa izango, honi, alderdi teknologikoa ere gehitu behar zaiolarik.  TPACK ereduak beraz, eduki, pedagogia eta teknologiaren arteko ezagutzak garatzea bilatzen du, hau da, irakasleak, teknologiak, irakaskuntza prozesuan modu arrakastatsu batean sartzeko  izan beharko dituen ezagutzak.

Gehiago jakin nahiean, hemen uzten dizuet bideo txiki bat: https://www.youtube.com/watch?v=A3ulligrny8


No hay comentarios:

Publicar un comentario