SCRATCH


Gaurkoan, Matematikan erabili dugun programa baten inguruan hitz egingo dizuet, Scratch programaren inguruan hain zuzen.

Scratch, programazioan oinarritzen den programa da. Honek, hasieran, nahiko zaila dela pentsatzera eraman zaitzake, hala ere, behin erabiliz, erabiltzeko erraza dela konturatzen zara. Izan ere, herraminta hau, 8 urtetik gorakoentzat dago pentsatuta.

Esan bezala, Scratch programa, programazioan oinarritzen den herraminta da. Herraminta honek, dituen limitazioen barruan, nahi dena sortzeko aukera ematen du (aurkezpenak, bideojokoa, ipuina, film txiki bat…). Hauek sortzeko, erabiltzaileak, pertsonaiak, eszenatokiak… aukeratuko ditu, bakoitzari funtzio ezberdin bat programatuko diolarik.

Honen bitartez, ikasleek, programazioa zertan datzan ikasiko dute, etorkizuneko hainbat lanpostuetarako beharrezkoa izango delarik. Programazioa lantzeaz gain, ikasleek, sormena, taldelana, ikuspuntu espaziala… landuko dute.
Nik, iada, frogatu dut herraminta hau nola dabilen, eta hasieran zaila iruditu zitzaidan arren, nahiko ulergarria eta erabiltzeko erraza dela ikusi dut. Hemen utziko dizuet Scratchen bitartez egindako lanetako bat: https://scratch.mit.edu/projects/133238161/

No hay comentarios:

Publicar un comentario