viernes, 2 de diciembre de 2016

BLOOM-en TAXONOMIA


Bloom- en Taxonomia, Benjamin Bloomek (1956) ezarritako sailkapen moduari deritzo. Sailkapen hau, sei maila ezberdinetan dago banatuta, maila hauek, ikaskuntza helburuak definitzeko oinarrizkoak direlarik.
Bloom en Taxonomia hau, irakasleen planifikazioan oinarritzen da gehienbat, aipatutako maila hauek, ariketetan lortu nahi diren helburuen  arabera ezberdintzen direlarik: gogoratu, ulertu, aplikatu, aztertu, ebaluatu eta sortu. Sei maila hauek, modu mailakatu baten daude sailkaturik, Maila Baxuko Pentsamendu Gaitasunetik (LOTS), Maila Altuko Pentsamendu Gaitasunera (HOTS) sailkatzen direlarik. Maila hauek, 6 zatitan banatutako triangelu batez adierazten dira. Beheko mailak Maila Baxuko Pentsamendu Gaitasunak diren bitartean, goiko mailak Maila Altuko Pentsamendu Gaitasunak adierazten dute.



No hay comentarios:

Publicar un comentario