sábado, 26 de noviembre de 2016

3 HERRAMINTA


Web 2.0 ren herraminta ezberdinei erreferentzia eginez,  3 herraminta eskeiniko dizkizuet non, herraminta hauek, hezkuntzarako (batez ere Gizarte Zientzietarako) erabilgarriak izango diren. Herraminta hauek GlogsterEdu, Minecraft eta EducaPlay dira.

GlogsterEdu: Online aurkitzen dugun aplikazioa da (espazio birtualean egiten da lan). GlogsterEdu,  posterrak formatu digitalean egiteko erabiltzen da, beste programa batzuen antzera, irudiak, grafikoak eta abar sartzeko aukera ematen duelarik. Herraminta honek, erabilera nahiko intuitiboa du, hau da, erraztasun osoz kontrola daiteke. Bestalde, hainbat aukera eskaintzen ditu: estekak sortzeko ; posterrak blog, wiki eta webetan erabiltzeko; posterrak beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko...
Minecraft: Minecraft javan oinarrituriko ordenagailurako bideojoko bat da. Bideojoko hau, instalatzea edo jeistea (Linux, Mac OS X, Raspberry Pi, Windows eta Xbox360 plataformetan eta  Android eta iOS mugikorretan) derrigorrezkoa da. Hala ere, modu sozial eta interaktibo batean jolastu daiteke: beste erabiltzaileekin jolastu, lorpenak partekatu… Bideojoko hau, aproposa da sormena (mundu baten sorrera) eta  bizitzako gaitasunak (gauzak sortzeko herraminta eta material ezberdinen erabilpena) garatzeko modu entretenigarri batetan.
EducaPlay: Jarduera interaktiboak sortzeko garatutako proiektua da, eta pixkanaka, herraminta erreferentea bihurtu da, bai jarduerak sortzeko bai hezkuntza arloko edozein irakasgairi buruzko material didaktikoa eskuratzeko. Educaplay plataforman eraikitzen diren materialak online dira, eta plataforman gordetzen dira ondoren beste irakasleekin elkartrukatzeko asmoz. Jardueren artean mapak, asmakizunak, gurutzegramak, izki- sopak… aurki daitezke. EducaPlay, edonork erabili dezakeen aplikazioa da, jarduerak sortzeko askatasuna dago eta konstruktibismoan oinarritzen da, izan ere, ikasleek haien ikaskuntza eraikitzen dute honen bitartez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario