martes, 8 de noviembre de 2016

ERREALITATE AREAGOTUA SORTZEKO HERRAMINTAK


Errealitate areagotua , geletan, gero eta gehiago erabiltzen ari den teknologia da, honen bitartez, ikasleak, errealitatearekiko interakzio, ikaskuntza eta hautemate estuago bat lortzen duelarik. Hau sortzeko, hainbat herraminta ezberdin daudela ikus daiteke, hauen bitartez, errealitatea, errealitate birtualarekin lotzea lortuko delarik. Herraminta hauek, besteak beste: Aumentary Author, ACRcrowd, Zooburst, LayAr eta Aurasma dira.

Aumentary Author herramintari begira, Windows ordenagailuentzako zuzenduta dagoen eta erabilera erraza duen herraminta da. Programa honek, beste aplikazioen bidez (Trimble Sketchup, Blender o Autodesk 3ds Max) sortutako edo Googleko 3D ko galeriatik jeitsitako 3D ko irudiak erabiltzen ditu. Behin irudi hauek izanda, programan txertatu eta haien artean erlazioak sortzen dira. Hau sortuta, herramintak, sortutakoa Aumentatity Viewer bistaratzailearen bidez ikusteko aukera ematen du.

ACRcrowd plataformari dagokionez, dohanik eskuratu daitekeen kontu batez funtzionatzen du. Programa honek gainera, sortutako lanik arrakastatsuenak ikusteko eta lan hauek ikusteko eta erabiltzeko aukera ematen du. Zuzenean internetetik erabiltzen da eta sortutakoa, sare sozialen bidez (Twitter, Facebook, Google Plus, Whatsapp, email-a, etb.) elkarbanatzeko abagunea eskeintzen du.

Errealitate areagotua sortzeko erabili daitekeen beste programa bat Zooburst da. Honetan, erregistratzea beharrezkoa da, erregistro hau, Premiun kontu bat nahi ezean, dohainik izango delarik. Herraminta hau, modu erraz eta dinamiko batean 3D ko liburuak sortzeko erabiltzen da. Hau sortzeko,programak eskaintzen dituen irudi ezberdinak eta bakoitzak sortutakoak (ad:eskuz egindako marrazkiak) erabiliko dira. Behin liburua sortuta, liburua ikuspuntu ezberdinetatik ikusteko aukera dago, eta hau gutxi balitz, irakurleak, pertsonaien inguruko informazioa ezagutzeko, pertsonaietan “klik” egitea besterik ez daukate.

Aurki dezakegun beste programetako bat, LayAR programa da. Herraminta honek, modu erraz batean funtzionatzen du, aukeratutako elementuak arrastatzea besterik ez dagoelarik. Honetan, bideo zatiak, musika, irudiak, web orrialdeak, sare sozialen webguneak… txerta daitezke.

Azkenik, Aurasma herraminta aurki dezakegu. Aurasmak, irudi, objetu edo lekuek, ezaugarri propioak (su propio “aura”) izateko aukera eskeintzen du. Honen bitartez, ikasleek, gehitutako edo sortutako objetuei, haien nortasun puntu bat gehi diezaiokete.

Bestalde, nire errealitate areagotuaren ariketak sortzeko, Aurasma eta Layar herramintak erabili ditut.

Aurasma herramintaren bitartez sortu dudan ariketari dagokionez, Qr honen bitartez nire kontuan sartu eta ikus dezakezue:



Layar herramintaren bidez sortu dudan ariketa bestalde, web gune honen bitartez aurki dezakezue:  https://www.layar.com/creator/campaign/riuac_are22_arrano_arrantzalea/test/e037b379-af01-477c-ae7c-0f866d369ec5/




No hay comentarios:

Publicar un comentario