sábado, 5 de noviembre de 2016

Módulo4: Diseño de entornos virtuales de aprendizaje


ELearning, internet bidez egiten den hezkuntza-ikaskuntza modalitatea da. Hezkuntza edo ikaskuntzaz hitz egitean, esan beharra dago hauek elkarrekiko osagarriak direla, ezin dugu hezkuntzaz hitz egin ikaskuntzarik ez badago. Hezkuntza ordea, ez da ezagutzak trasmititzean oinarritzen, aukerak eta ezagutzak sortzean eta eraikitzean baizik. Hori dela eta, garrantzitsua da jakitea zein den ezagutza horiek eraikitzeko biderik aproposena, planifikazio bat (Helburuak, Edukiak, Metodologia eta Ebaluazioa) jarraitzea beharrezkoa izango delarik.

Ezagutzak modu birtual batean eraikitzeari deituko genioke ELearning. Hezkuntza ingurune birtuala eratzeko, eraiki daitezkeen ezagutzak eta ezagutza horien adierazteko moduak hartu behar dira kontutan (web 2.0 herraminten bitartez). Bestalde, diseinua bi zatitan banatuko da: Pedagogikoa (Orientazio orokorrak, Helburuak, Edukiak, Formakuntza estrategiak. ikaskuntza jarduerak, Materialak eta Ebaluazioa) eta Teknologikoa (plataformen bitartekoa): Eskuragarritasuna, Erabilera eta Funtzionaltasun Teknikoa.



No hay comentarios:

Publicar un comentario