sábado, 5 de noviembre de 2016

Módulo3: Una mirada desde el punto de vista del que aprende en la red


3. modulo honetan, Ikaskuntza  Pertsonalen Ingurumenei egiten die erreferentzia, PLE -ei (Personal Learning Environment) hain zuzen.  2007an ezagunak egin ziren ikaskuntza mota hauek, elkarrekintzan daude oinarrituta. PLE -ak normalean, ikasleei daude zuzenduak. Hala ere, garrantzitsua da jakitea ikaskuntza mota hauek, ikasleengan eragina izateaz gain, hezkuntza ekintzan ere eragina duela.

Horrenbestez, PLE -ei buruz hitz egiten dugunean, ikasleen zein irakasleen inguruan hitz egiten dugu. Irakaslearen kasuan, ingurune honetan lan egiten duen batek, ikasleen hezkuntza eraiki beharko du hauek orientatuz, ebaluatuz... Bestalde, ikasleak, ikasle autonomoak (autoerregulazioa) eta elkarrekintzan hezteko gai izan behar dira.

Honez gain, PLE-ak hainbat abantaila eta desabantaila dituzte. Abantailei dagokionez, Hezkuntzan finkatuta dago, ikasle aktiboak sortzen ditu eta  harremanak sustatzen dituen inguruneak sortzeko gai da. Desabantailei begira, teknologikoki prestatuta egotea beharrezkoa da, datuak adierazteko arazoak egon ohi dira, gutxi dira esanguratsutzat hartu daitezkeen praktikak eta ezarpen kontrol mugatua du.



No hay comentarios:

Publicar un comentario