lunes, 12 de diciembre de 2016

TEKNOLOGIA ESKOLETAN, BAI EDO EZ?

Gaur egun, berrikuntzaz hitz egiten dugunean, teknologia etortzen zaigu burura. Hezkuntzan ere, gauza bera gertatzen ari da. Gero eta aparailu gehiago ari dira txertatzen eskoletan. Agian, zalantzak egon daitezke benetan teknologiak gure hezkuntza eta ikaskuntza hobetuko duten esaten denean. Bideo honek, agian, ideia hau pixka bat argitzen lagunduko dizue:

SORMENA HEZKUNTZAN

Garrantzitsua al da sormena ikaskuntza prozesuan? Ikasleek ba al dute aukerarik haien sormena garatzeko gaur egungo hezkuntza sisteman? Hauen erantzuna jakiteko, ikus ezazu hurrengo bideoa:


domingo, 11 de diciembre de 2016

HEZKUNTZA ASPERGARRI BAT? EZ MESEDEZ...

Cesar Bonak azaltzen dituen hezkuntzaren erronka berriekin bat, hurrengo bideoa eskeintzen dizuet. Bideo honek, gaur egungo hezkuntza sistemaren arazoen inguruan hitz egiten digu. Arazo hauek noski, konpontzen saiatu behar gara, ikasleen motibazioa sustatzeak, arazo hauek desagertzea edo urriagoak izatea eragingo lukeelarik.


HEZKUNTZAREN ERRONKA BERRIAK

Bideo honetan, Cesar Bonak, hezkuntzaren inguruan eta batez ere ikasleen inguruan hausnartzea eragingo digu, hezkuntza, errespetuan eta ikasleengan arreta jartzean oinarritzen dela adierazten duelarik.


WALDORF METODOLOGIA


Eskeiniko dizuedan bideo honetan, Inlakesh eskolan (Mexiko) erabiltzen den Waldorf metodologia berritzailea ikusteko aukera izango duzue. Metodologia hau ezagutu nahi baduzue, ikus ezazue hurrengo bideoa:




viernes, 9 de diciembre de 2016

ERREALITATE AREAGOTUAREN ERABILPENA



Bideo honen bitartez, errealitate areagotuak Matematiketan izan dezakeen erabilpena ikusteko aukera izango duzue.





lunes, 5 de diciembre de 2016

TPACK


TPACK eredua (Technological Pedagogical Content Knowledge), TIc ak curriculumean integratzeaz arduratzen da. Eredu hau, irakasleen formakuntzari dago zuzendua eduki eta kontzeptuen irakaskuntzan zentratzen baita. Azken finean, edukien ezagutzen (content knowledge) eta ezagutza pedagogikoen (pedagogical knowledge) arteko lotura bilatzen du. Lotura honek, ezagutza eduki-pedagogikoari erreferentzia egiten dio, hau da, zer irakatsi eta nola irakatsi jakitea.

Kontuan izanda, teknologia eskoletan gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dela, ezagutza hau ez da nahikoa izango, honi, alderdi teknologikoa ere gehitu behar zaiolarik.  TPACK ereduak beraz, eduki, pedagogia eta teknologiaren arteko ezagutzak garatzea bilatzen du, hau da, irakasleak, teknologiak, irakaskuntza prozesuan modu arrakastatsu batean sartzeko  izan beharko dituen ezagutzak.

Gehiago jakin nahiean, hemen uzten dizuet bideo txiki bat: https://www.youtube.com/watch?v=A3ulligrny8


sábado, 3 de diciembre de 2016

PEDAGOGIAREN GURPILA


Pedagogiaren gurpila, teknologia, pentsamendua, motibazioa eta ikaskuntza metodoa lotzeko herramintarik baliogarriena da. Honen bitartez, irakasleak, lortu nahi dituen helburuak kontutan izanda, jarduera batzuk planteatuko ditu, jarduera horiek gauzatzeko herramintarik aproposenak eskeintzen direlarik. Herraminta hauen bitartez, ikasleek haien autonomia eta ikaskuntza, modu dinamiko eta esanguratsu batean garatuko dute.
Gurpil berezi hau, barrutik kanpora irakurtzen da. Lehenik eta behin, Bloom en Taxonomian aurki daitezkeen aditzak ditugu, ondoren, hitz gako edo ekintzetara bideratutako aditzekin topo eginez. Behin aditzak aukeratuta, hauek lantzeko herramintak aurkituko ditugu, azkenik, SAMR ereduko 4 mailak topatuz.




viernes, 2 de diciembre de 2016

SAMR EREDUA


SAMR eredua, Bloom-en Taxonomiarekin lotura duen eredua da. Eredu honetan, teknologia berriaren erabilpenarekin bat datozen 4 mailaketa bereizten dira, maila hauek, gauzatzen diren ariketen arteko erlazioa ezartzen dutelarik: Ordezkapena, Areagotzea, Aldakuntza eta Berdefinizioa.

Ordezkapenari dagokionez, paperean egiten diren ariketak teknologiaren bidez egitean datza.  Hau da, hemen ez dago inolako aurrerapenik. Aregotze mailan, teknologiak garrantzia pixka bat hartzen du, liburuaren bitartez egindako ariketetan aldaketa txiki bat nabarmentzen delarik. Aldakuntzan iada teknologia garrantzia hartzen hasten da, nahi diren ariketak gauzatzeko, teknologien erabilera erabakigarria izango delarik. Azkenik, Berdefinizio mailan, gauzatu nahi diren ariketak, teknologiaren bitartez bakarrik gauzatu ahal izango dira, teknologia gabe, hauek gauzatzea ezinezkoa izango delarik.
Esan bezala, SAMR ereduak, lotura du Bloom-en Taxonomiarekin, lotura hau, hurrengo argazkian adierazten delarik:


BLOOM-en TAXONOMIA


Bloom- en Taxonomia, Benjamin Bloomek (1956) ezarritako sailkapen moduari deritzo. Sailkapen hau, sei maila ezberdinetan dago banatuta, maila hauek, ikaskuntza helburuak definitzeko oinarrizkoak direlarik.
Bloom en Taxonomia hau, irakasleen planifikazioan oinarritzen da gehienbat, aipatutako maila hauek, ariketetan lortu nahi diren helburuen  arabera ezberdintzen direlarik: gogoratu, ulertu, aplikatu, aztertu, ebaluatu eta sortu. Sei maila hauek, modu mailakatu baten daude sailkaturik, Maila Baxuko Pentsamendu Gaitasunetik (LOTS), Maila Altuko Pentsamendu Gaitasunera (HOTS) sailkatzen direlarik. Maila hauek, 6 zatitan banatutako triangelu batez adierazten dira. Beheko mailak Maila Baxuko Pentsamendu Gaitasunak diren bitartean, goiko mailak Maila Altuko Pentsamendu Gaitasunak adierazten dute.